Ikerketa parte-hartzaileetan eta ikerketa erreflexiboetan bidelagun

Gure misioak

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aenean mattis elit augue, ac porta nunc lacinia sed. Nunc consequat massa ut velit pharetra dapibus. Donec sed mi auctor, sollicitudin ante ac, luctus leo. Ut ac ipsum vel purus volutpat fringilla. Fusce facilisis semper sem, posuere fringilla nibh convallis ut. Curabitur et augue placerat, pellentesque justo eu, dapibus enim. Cras ultricies volutpat dapibus. Ut ac felis libero.

Bestelako ikerketa posible da

Jinen Diren Egunen Lantegiak ikerketa praktika gogoetatsuak eta arduratsuak indarrean jartzeko lan egiten du. Gure balioak Europan zeharreko zientzia ikerketa, hezkuntza eta komunikazioaren esperientzia partekatuan errotzen dira.

Egun nagusi den akademiaren eredu nagusia ezbaian jartzen izaten ari da, esaterako, fidagarritasunari dagokionez, edota jakitateen ekoizpenaren dinamikari dagokionez. Haratago goaz eta uste dugu bestelako ikerketa posible dela eta horretan dihardugu biziki.

Guk geuk bestelako ikerketa praktikak entseatzen ditugu eta beste pertsonak horretan formatzen ditugu. Bi kasuetan, gure praktikak hausnartu eta jarrera arduratsuak garatzeko denbora hartzen dugu, aldi berean ikerketaren fidagarritasunari eta giza balioei dagokienez.

Gai den iraultza

Uste dugu edonor izan daitekeela ikerketarako erreminta intelektualen eskudun, eta horiek erabili ditzakeela gai den iraultza egiteko, Helga Nowotnyk, ERCeko (Europako Ikerketa Batzordea) zuzendari ohiak adierazi zuen bezala. Beraz ikerketa praktika edonorekin partekatzera engaiatzen gara, batez ere testuinguru sozial, ekonomiko eta politiko zailei aurre egiten dieten horiekin.

Maila lokalak, prozesu geldoak

Jinen Diren Egunen Lantegiak lokalaren eta globalaren arteko lotura egiten du. Baieztatzen dugu pertsona talde txiki batekin maila lokalean lan egiteko denbora hartzeak eragin adierazgarria edukitzea ahalbidetzen duela. Hori da halaber gure ikuspegi filosofikoarekin koherente izateko modua, eta horren arabera, balioak «komunitate sentikorren» esperientzia partekatuan errotuta daude, ideologia hutsean baino.

Gutxinaka Euskal Herrian kokatzen gara. Bitartean, gure ekintza erremintak partekatzen ditugu Europa osoan eta mundu mediterraneoan zehar haien behar handiena dutenekin.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.